XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MARTIN - Egia diozu... Eta ikusleen ezker-aldetik izkutatuko dira biak.
IRUDITEGIKO ARGIAK ALDATU EGINGO DIRA.
Euskal-erria agertuko da ikusleen eskubialdetik.
EUSKAL-ERRIA - Emen izan bear du, ba, nunbait nere alaba Gipuzkoa'k.
- Seme elbarrituaren-ondoan izan oi da ama... ta semea du ark Eneko....
- Ez da, ba, urruti izango....
- Loiola- etxe'ko ateari begira.
- Or dator bera... Loiola-etxe'tik agertuko da Gipuzkoa, ta Azpeiti'rako bidea artuko du ikusleen ezker-aldetik.
- Nora zoatz, alaba?.
GIPUZKOA - (Euskal-erria'rengana urreratuaz).
- Zu emen, ama? Ta besarkatu egingo du ama.
EUSKAL-ERRIA - Bai, ni emen, alaba... Ta urrutitik etorria gañera.
GIPUZKOA - Ama!
EUSKAL-ERRIA - Alaba!
GIPUZKOA - Gaizki dago. Gaizki, nere Eneko!.
- Ta Naparroa'n zauritu didate....
- Goazen, ama... Goazen baztar batera.
- Ez det Eneko'ren eriotzarik ikusi nai....
- Negar egin nai det... Negar, iñork ikusiko ez naun baztar batean.
EUSKAL-ERRIA - Ai, alaba? Negar zegion, zuk orain bezelaxe, orain egun batzuek, Zure aizpa Naparroa'k ere.
- Zenbait seme ez ote-da, ura ere, galtzen ari, guda au dala ta ez dala....
- Aaztu egin ziñaten, izan ere, egun batean, nere alabak ziñatela biok...
GIPUZKOA - Ez, ama... Ni ez naiz zurekin aaztu!.